XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONKLUSIOA
Konklusio hau izenburuen laburpen bat da gehienbat.

Lehenengoz, testu idatziak hizkuntz ikaskuntz eta irakaskuntzarako oinarritzat erabiltzea oso tentagarria bada ere, honetan gelditzen den planteamenduak, irakurketa trebetasun gisa alde batera utzi ez ezik, ez da hizkuntz ikaskuntzaren azken xedeaz arduratzen, hau da, hizkuntzaren erabilpenaz.

Trebetasunez eta erraztasunez irakurtzea hizkuntzaren erabilpen garrantzitsu bat da.

Halere, irakasleak ez ditzake ikasleak jatorrizko hiztunak bailiran trata.

Beraz, trebetasun guztiak lantzera zuzentzen den planteamendua ez da egokia.

Batzutan irakasleak edukietan zentratu beharko du, eta beste batzutan irakur trebetasunetan, eta gainera ikasleei nola landu behar dituzten erakutsi beharko die.

Liburu hau horretarako ideia batzu ematen saiatu da.

Garrantzitsua da, baita ere, irakurketa hizkuntz programaren zati integratu bat izan dadin, eta ez irakurketa isolatu batzutan gelditzea.

Integrazioa lortzeko bide egoki bat, ikastaroa gai desberdinen arabera antolatzea da, mota desberdinetako testuak (gaitik ateratzen direnak) helburu desberdinetarako irakur daitezkeelarik, eta modu desberdinetan.

Programaren oinarri honek esanahia azpimarratzen du, bere zentzu zabalean.

Irakurketari dagokionez, haserako mailetan testuak eta ariketak xinpleak izan daitezke, baina ikasleak trebetasuna hartzen duen neurrian, benetako testu gehiago eman daitezke, ariketa egokiekin batera, ikaslea programatik kanpoko mundurako prestatzen delarik.

Gai bakoitzaren barruan, ikasleen testurako prestakuntzari eman behar zaio garrantzia.

Era berean, testu bat irakurri eta gero, irakurgaiari buruz gogoetak egiteko edo ondorengo lan batetarako aukera eman beharko litzateke.

Irakurketa aurreko eta irakurketa osteko lan hauek, trebetasunen integrazioa eragiten dute, (...).